Gaur, Virginia Berasategiren Molestias Clownistas antzezlana izango da
Emakumeon Osasunaren Nazioarteko Ekintza Egunaren harira, Udalaren Berdintasun Sailak antolatuta izango da 22:00etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Horretaz gain, ordea, kulltur ekintza ugari izango dira asteburuan Zumaian. Gaur 22:00etan, Ttakun tabernan, Pavel eta Kixkiren kontzertua izango da, eta bihar, 20:00etan Itzurun tabernan ere kontzertu batetaz gozatzeko aukera izango da. Igandera bitartean, berriz, Forondako pintura tailerrekoek beren lanekin Alondegian osatutako erakusketa ikusteko azken egunak izango dira.



