Gaurtik (asteazkena) abenduaren 7ra bitartean kobratuko da zabor bilketako tasa

2010/11/03

2010 urteari dagokion hirugarren hiruhilekoari dagokion zerga da oraingoa.

 

Gaur (azaroak 3, asteazkena) hasi eta abenduaren 7a bitartean kobratuko da zabor bilketako tasa. Lau hiruhilekotan banatuta kobratzen da zabor bilketaren tasa urtean zehar eta orain kobratuko dena, hirugarren hiruhilekoari dagokiona izango da.


Ordainketa epea bukatzear


Ibien, toldoen, lur eta lurrazpiko okupazioaren, taxi baimenen eta hilerriko mantentze tasak ordaintzeko epea ostiralean, azaroak 5ean bukatuko da. Ekonomi Jardueren gaineko zerga ordaintzeko azken eguna, berriz, azaroaren 10ean izango da.

Zerga eta tasen egutegia kontsultatzeko egin klik hemen.