Gaurtik aurrera Alondegian, Kultur Dealers!

2018/07/30

Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.

Zertan datza eta nola funtzionatzen du sormenerako gune horrek?

Epaimahai gaitu batek (Gipuzkoako idazketa-tailerretako kideek eta Gipuzkoako bi idazlek osatua) jatorrizko mikrokontakizun onenak aukeratu ditu. Testu horiek banatuko dira saltzeko makinetan.

Zertan datza eta nola funtzionatzen du pentsamendurako gune horrek?

Makinetan, interesdunek bidalitako mikrokontakizun onenez gain, jada argitaratutako pentsamenduko eta filosofiako pieza laburrak, poesiak, aforismoak, eta abar egongo dira. Liburu-saltzaileen gremioak aukeratu ditu testuak, hainbat liburu-dendarekin lankidetzan.

Nola banatuko dira testuok?

Uztailaren eta irailaren artean, Gipuzkoako hainbat puntutan ezarriko diren saltzeko makinen sistema batek jarriko ditu agerian sormenerako eta pentsamendurako gune horiek, kalean bertan. Kultur Dealersen webak ere emango du aukeratutako testuen berri. Zumaiaren kasuan, Alondegiako kultur etxean kokatuko da gune hori.