Gaurtik aurrera eman daiteke izena Gabonetako kirol ekintzetan

2013/12/04

Areto futbol txapelketa, xake txapelketa eta Biko lasterketa mixtoa antolatu ditu Kirol Patronatuak abendurako. Dagoeneko eman daiteke izena, doan.

 

Abendurako hainbat ekintza antolatu ditu Kirol Patronatuak. Azken urteotako ohiturari jarraituz, abenduaren 24an, 9:00etatik hasita, areto futbol txapelketa azkarra jokatuko da Lubaki kiroldegian. Abenduaren 27an, berriz, xake txapelketaren txanda izango da. 18:00etatik aurrera Beheko Plazako Hogarren. Eta urtea ondo bukatzeko, abenduaren 31n, Biko lasterketa mistoa egingo da Zumaiako kaleetan. 

 

Gaurtik aurrera izen ematea irekita dago Lubaki kiroldegian. Biko Lasterketarako, herriko ikastetxeetan ere izango dute aukera haur eta gaztetxoek izena emateko. Hiru ekintzetako izen ematea doan izango da. 

Biko Lasterketa mistoa, mailaka jokatuko da. Hona hemen lasterketa bakoitzaren inguruko xehetasunak: 

·          Mailak

Irteera: Pulpo elkartean. (250 mt.)

Bukaera: Beheko Plazan.

Guraso batekin:  Aurrebenjaminak: 06 – 07. (12:00etan)

Guraso batekin:  Benjaminak: 04 – 05.(12:05ean).

 

Irteera eta Bukaera: Beheko plazan.

Mistoak: Alebinak:02 – 03. (12:15ean) 2 km.

               Infantilak: 00 – 01. (12:15ean).2 km.

               Kadeteak: 98 – 99. (12:15ean). 2 km.

Irteera eta Bukaera: Beheko plazan.

Mistoak:        Nagusiak: + 97. (12:30ean). 5.660 mt.