Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

2015/12/03

Urtarriletik aurrera Lubaki kiroldegian eskainiko diren ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Ohi bezala, zumba, cycling, Pilates, Yoga, igeriketa eta Crossfit ikastaroak antolatu dira. Kiroldegitik jakinarazi nahi da, zumba edo pilates bezalako ikastaroetan maiz talde handiegiak edota jendearen eskaria eskaintza baino handiagoa dela eta, horri irtenbidea emateko jarduera berdineko beste talde bat sortuko da kasu horietan, egun desberdinetan taldeak sortuz.