Gaurtik aurrera eta martxoaren 19ra bitarte, Irrimarra bikotearen Koleoptero erakusketa Oxford aretoan

2019/02/28
“Irrimarra” bikote sortzailea Karmele Gorroño eta Irene Iruretak osatzen dute. Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, Arte Ederretan eta geroztik, elkarlanean aritu dira.

 “Irrimarra” bikote sortzailea Karmele Gorroño (Galdakao, 1987) eta Irene Iruretak (Zumaia, 1989) osatzen dute. Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, Arte Ederretan (Leioa), eta geroztik, elkarlanean aritu dira. 2016an “Irrimarra” sortu zuten.

Otsailak 28tik martxoaren 19ra “Irrimarra”-ren margoak egongo dira ikusgai, Koleoptero izenburupean. Bilduma honetan, emakumea*ren irudian murgiltzen dira, gehien bat erretratuetan. Hausnarketa momentu bat islatzen da. 1x1metroko dozena bat obra koloretsu daude eta beste formatu ezberdinetako beste hainbat.