Gaurtik aurrera, ostegunero 'pintxo-potea' egingo da
Zumartian Elkartearen ekimenez, hemendik aurrera ostegun arratsaldetan pintxo bat eta edaria euro eta erdian izango dira, herriko 13 tabernatan.
Gaurtik hasita, ostegunero ‘pintxo-pote’ ekimenaz gozatzeko aukera izango da zumaian Ostegunero. Zumartian Elkartearen ekimenez, herriko 13 ostalaritza zerbitzutan, ostegun arratsaldero pintxo bat eta edaria 1,5 euroren truke eskuratu ahalko da.
“Eguraldi ona hasi da, eta ostegunak oso egin onak dira lagun giroan zerbait hartzera irteteko”, diote ostalariek. Ostegunetan kalera irteteko ohitura, pintxo-pote ekimenarekin indartu nahi izan dute. Horregatik, euro eta erdian pintxo bat eta kridantza bat jan eta edateko aukera jarri ditu. Hala ere, edari gehiago ere izango dira prezio berean eskuragarri: ardo zuria, gorria, ura edo muztioa.
Gainera, bezeroen artean txartelak banatuko dira, ondoren, parte hartzaileen artean, bi zozketa egingo dira Principe de Viana Upategirako bisitak zozkatzeko. Txartel horietan, ekimenean parte hartzen duten tabernen izenak daude, eta pintxo bat eta pote bat bertan hartzean zigilatu egingo diote txartela. Taberna guztietako zigiluak lortu ostean, txartela turismo bulegoan entregatu behar da. Bi zozketa egingo dira, lehenengoa irailaren 20an, eta bigarrena abenduaren 13an. Zozketa bakoitzean Principe de Viana Upategira 5 lagunentzako bisita zozkatuko da.
Ekimen honetan parte hartzen duten tabernak: Ganbara, Gure Txokoa, Itxaso, Itzurun, Kalari, Kantauri, Kresala, Marina Berri, Metro, Trapaia, Tximista, Zaia eta Zumaia Hotela.



