Gaurtik aurrera salgai egongo dira Santelmoetako pilota jaialdiko sarrerak

2019/04/16

Sarrerak internet bidez jarriko dira salgai gaur 15:00etan, https://proticketing.com/pelotavasca/eu_ES/tickets webgunean. Apirilaren 29an, 17:00etan, jokatuko den pilota jaialdirako sarreren prezioa 20 euro eta 30 euro bitartekoa izango da.

Konturatzerako hemen izango ditugu Santelmoak eta baita horien baitan antolatzen den pilota jaialdia ere. Pilota jaialdia apirilaren 29an izango da, arratsaldeko 17:00etan, eta bertan honako norgehiagokak ikusteko aukera izango dugu:

1. partidua

Mendizabal III eta Zabaleta -  Elordi eta Ladis Galartza

2. partidua

Rezusta - Agirre edo P. Etxeberria (aurrez jokatuko duten partida irabazten duena)

Gaur bertan jarriko dira salgai, hain zuzen ere, jaialdi horretarako sarrerak internet bidez. Sarreren prezioa 20 euro eta 30 euro bitartekoa izango da eta  kudeaketagatik euro bat ordaindu beharko da. 15:00etatik aurrera, https://proticketing.com/pelotavasca/eu_ES/tickets webgunean erosi ahal izango dira sarrerak. Webgunearen bidez sarrerak erosteko zailtasunak dituztenek, 661 25 90 09 telefonora deituta erosteko aukera ere izango dute.

Internet bidez erosteko aukeraz gain,  leihatilan ere erosi ahal izango dira  sarrerak egunean bertan, aurretiazko salmentan agortzen ez badira.