Gaurtik irekita da komentuan erromesentzako aterpetxea
Aurtengoan ere San Jose komentuan (Alde Zaharreko Eroskiren atzean) Done Jakue bideko erromesentzat Udal-aterpetxea ireki da, eta abuztuaren 31a arte izango da zabalik.
Aurtengo udarako ere San Jose komentuan Done Jakue bideko Iparraldeko ibilbidea egiten ari direnentzat. San Jose komentu zaharra iaz bezala, egokitu da, eta gaurtik abuztuaren 31a arte izango da zabalik. Santiagorako bidean Zumaia geldialdia egiteko aukeratzen dutenek, gune bitxi horrek eskaintzen duen atsedena erosotasunez gozatzeko aukera izango dute.
Aterpetxerako sarrera, Alde Zaharreko Eroskiren atzeko atea izango da, eta 30 lagunentzako lekua da erromesentzako aterpetxean. Erromesek, nahi badute aurrez erreserbatu dezakete lo egiteko lekua, baina aterpetxean bertan egun osoan izaten da arreta zerbitzua.
Harremanetarako telefonoak :
Rakel: 679419283
Mari: 600 280 375
Blogaren helbidea: www.komentua.blogspot.com (gazteleraz).



