Gaurtik itxita izango da liburutegia
Forondatik Alondegirako leku aldatzea dela-eta zenbait astez izango da itxita.
Zumaiako Udal Liburutegia gaurtik aurrera itxita egongo da. Izan ere, Forondatik Alondegiko Kultur Etxe berrira lekualdatuko da, eta beharrezkoak diren lanak egin ahal izateko izango da itxita, zenbait astez.
Hala ere, Foronda Kultur Etxeak irekita jarraituko du; hasita dauden ikastaroak bertan jarraituko dute eta aurreikusitako ekitaldiak ere bai. Liburutegia bakarrik itxiko da, baina maileguan dauden liburuen itzulketak egiteko aukera izango da Forondan bertan.
Alondegia maiatzean irekitzea aurreikusten du Zumaiako Udalak



