Gaurtik urriaren 10a bitartean hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira

2011/10/03

Azaroaren 20an izango diren 2011ko Gorte Nagusietara Hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini du Zumaiako Udalak. Zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake Udal bulegoetan gaur bertatik (urriak 3) urriaren 10a arte. Beraz, hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian daude egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko.