Gazteentzako literatura tailerrean izena emateko epea gaur zabaldu da

2019/01/07

Urtarrilaren 24tik apirilaren 4ra bitarte egingo da tailerra, ostegunetan, 18:30etik 20:30era, Alondegian. Izen-emate epea urtarrilaren 7tik 18ra izango da eta Alondegian bertan, telefonoz edo posta elektroniko bidez izango da izena emateko aukera.

Urtarriletik aurrera gazteentzako literatur tailer bat eskainiko du Zumaiako Udalak. Bertan, idatziz eta irakurriz, euskal literaturaren berri izango dute eta idazten zein irakurtzen ikasiko dute.  Tailerra, batetik, gazte literaturzaleei dago zuzendua, baina baita beste hainbat gazteri ere, literaturazale izan gabe, idaztea gustuko dutenak edo etorkizuneko lanbidean asko idatzi beharko dutenak (kazetariak, abokatuak... lan gehienetan prestatu behar dira testu eta txosten ugari). Testu bat antolatzeko estrategiak ikasiko dituzte, hizkuntza modu eraginkor eta kreatibo batean erabiltzen... eta, bide batez, gazte horiek letramintzeko saiakera ere egingo da.

Paul Beitia Ariznabarretak zuzendutako tauler honetan, poesia, prosa, antzerkia, saiakera... genero guztiak landuko dira adibide ugarirekin eta euskarazko literaturaren eskutik. Tailerra, 14-18 urteko gazteei zuzenduta dago eta 6 ostegunetan egingo da, urtarrilaren 24tik apirilaren 4ra bitarte, 18:30etik 20:30era, Alondegian. Izen-emate epea urtarrilaren 7tik 18ra izango da eta Alondegian bertan, telefonoz edo posta elektroniko bidez izango da izena emateko aukera.

Izen-emateak Alondegian:

943 86 10 56 | kulturetxea@zumaia.eus