Gaztegunea ezagutzeko ate irekien saioak izango dira hil honetan
Erabiltzaile berriek espazioa, jarduerak eta hezitzaileak bertatik bertara ezagutzeko, Gazteguneak astebetez egunero zabalduko dizkie ateak 12 urte dituztenei.
Urtero bezala, udan Gazteguneak ateak irekiko dizkie 12 urte dituztenei (2014an jaiotakoei) espazioa bera, bertako hezitzaileak eta jarduerak ezagutzeko eta Gaztegunearen funtzionamenduaren berri jasotzeko.
Astebetez, 10:00etatik 13:00etara, egunero zabalduko da espazioa:
- Ekainak 22, astelehena. Aurkezpena hiru txandatan: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Bakoitzak ahal duen txandan agertzeko aukera izango du. Bertan, hezitzaileak aurkezteaz gain, Gaztegunearen funtzionamendu orokorra azalduko da.
- Ekainak 23, asteartea. Topagune edo jolas librea. Espazioa eta zerbitzuan dauden material ezberdinak ezagutzeko tartea izango da.
- Ekainak 24, asteazkena: Garaiko jolasak.
- Ekainak 25, osteguna: Ur jolasak.
- Ekainak 26, ostirala: Kanposantuzka edo zelai errea.
Gaztegunea
Gaztegunea 12-17 urte bitarteko nerabeentzat osatutako eskaintza publikoa da, nerabeei behar bezalako arreta eman nahi dien erreferentziazko tokia. Gaztegunean bertan, alde batetik zuzendutako ekintzak eramaten dira aurrera: tailerrak, txapelketak, eskulanak, jolasak, sukaldaritza... eta bestetik, gazteek beren kasa ekintza libreak egiteko aukera izaten dute autonomia eta autokudeaketa garatzeko.
Lauhilero gai orokor bat lantzen da ezagutzak helarazteaz gain, euren iritzi kritikoa aktibatzeko: sexu heziketa, hezkidetza, kontsumoak, harremanak, emozioak… Eta opor garaietan programazio eta ordutegi berezia eskaintzen da: egunpasak, gaua pasatzera, kirol-jarduerak…
- TELEFONOA: 688612940, 633467132
- E-MAILA: gaztegunezumaia@gmail.com
- HELBIDEA: Kantauri plaza 13



