Gaztegunea itxita izango da irailera arte
Irailean, zerbitzu eraberrituarekin jarriko da abian Gaztegunea.
Ikasturte bukaeran, azken festa egin ostean, Gazteguneak ere oporrak hartuko ditu. Itxita izango da irailera bitartean. Hala ere, nahiz eta Gazteguneko egoitza itxita izan, datorren irailean zerbitzu hobeago eta egokiago bat eskaintzeko, lanean segituko dute teknikariek. Horrela, irailean jarriko da abian berriro Gaztegune zerbitzua, egokituta. Beraz, ikasturte berriarekin batera hasiko da berriro ere martxan Gaztegunea.



