Geoparkea ezagutzeko bisitak egunero egingo dira aste honetan

2011/08/01

Txalupan, belaontzian eta oinez egingo dira bisitak. Izena turismo bulegoan edo geoparkearen webgunean eman daiteke.

Abuztuko lehen astean ere egunero egongo da Euskal Kostaldearen Geoparkea ezagutzeko parada. Izan ere, gaurtik hasita, egunero egingo dituzte turistentzako bisitak. Izena turismo bulegoan edo www.geoparkea.com webgunean eman behar da.

Gaur bertan hasita, hona aste honetarako iragarri dituzten bisiten zerrenda:

 

ABUZTUAK 1 ASTELEHENA

·          Ibilaldia txalupaz. Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:30etan elkartuko dira bisitariak Zumaiako kirol portuan.

ABUZTUAK 2 ASTEARTEA

·          Ibilaldia txalupaz. Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:30etan elkartuko dira bisitariak Zumaiako kirol portuan.

ABUZTUAK 2 ASTEARTEA

·                Flyscharen Ibilbidea- Ibilbide Osoa:  Arratsaldeko 16:00etan, Mutrikuko Nautilus ikasgune Geologikotik irteten da. Oinez eta itsasoz egingo dugun ibilbide osoan, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak

·                Mutriku-Deba-Zumaia itsasontzi irteera: Mutrikuko portutik ateratzen da 17:00etan. Itsasoz eta ondoren oinez egingo dugun ibilbide osoan, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak.

·                Marearteko Zabalgunea- Geotour: Debako turismo bulegotik abiatuta Itxaspera joango gara autobusez. Oinezko ibilbide bat eginez, Mendatagainera iritsiko gara, marearteko zabalgunearen eta itsaslabarren bista paregabeak eskaintzen dituen talaia. Sakonetako kala zoragarrira eta bertako itsaslabar ikusgarrietara jaitsiko gara

ABUZTUAK 3 ASTEAZKENA

·             Olatzko karsta: Goizeko 10etan Olatzko San Isidro ermitatik ateratzen da. Olazko bailara Arnoko mendigunearen bihotzean galdurik aurkitzen da, historia eta mitologia sekretuak nahasten dituen ingurune naturala. Ingurune karstiko honetan zehar oinezko ibilbide zirkular bat egingo dugu

·             Ibilaldia txalupaz. Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:30etan elkartuko dira bisitariak Zumaiako kirol portuan.

·             Debako Itsasadarra Kayak-ean: Kayak-ean egindako ibilbideak ibaiaren iraganera eramango gaitu eta azken urteetan bere natur-balioa berreskuratu duten padurak ezagutu ahal izango ditugu. 17:00etan.

ABUZTUAK 4 OSTEGUNA

·             Urolako itsasadarra kayak-ean: Urolako Itsasadarra naturgune paregabea da, bertan Santixoko dunak eta padurak, Artadiko basoak eta Beduako irlak balio handikoak izanik. Bertako baloreak ezagutu eta gozatu ahal izango ditugu. Zumaiako turismo bulegotik 17:00etan.

·             Nautilus eta Irteera txalupaz Mutrikuko Flysch beltzera. Mutrikuko Nautilus zentroa ezagutu ostean, txalupa hartu eta itsasotik Mutrikuko Flysch beltzaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Arratsaldeko 17:0etan hasita, 2 orduko iraupena du jarduerak.

ABUZTUAK 5 OSTIRALA

·                Flyscharen Kostaldea Zaldiz: Mendiz eta itsasoz inguratua dago Mutrikuko kostaldea, aproposak zaldi-ibilaldiak egiteko. Jarduera honetan gidatutako irteera egitea proposatzen dizugu kostaldeko flysch-a eta barnealdeko karst-a ezagutuz. Bisita goizeko 11:00etan hasiko da, Laranga auzoko Olmedo Uranga Zaldaditegian.

ABUZTUAK 6 LARUNBATA

·                Flyscharen Ibilbidea- Ibilbide Osoa:  Arratsaldeko 16:00etan, Mutrikuko Nautilus ikasgune Geologikotik irteten da. Oinez eta itsasoz egingo dugun ibilbide osoan, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak

·                Irteera geologikoa eta txalupaz irteera. Zumaiako Algorri Ezagutza Etxean goizeko 10:00etan egingo dute hitzordua. Geologo baten laguntzarekin, zonaldeko ondare geologikoa nahiz bertako itsaslabarrak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. 3 ordu eta erdiko iraupena duen jarduerari amaiera emateko, txalupaz egingo dute ibilaldia flysch-a itsasotik bistaratzeko.

·             Urolako itsasadarra kayak-ean: Urolako Itsasadarra naturgune paregabea da, bertan Santixoko dunak eta padurak, Artadiko basoak eta Beduako irlak balio handikoak izanik. Bertako baloreak ezagutu eta gozatu ahal izango ditugu. Zumaiako turismo bulegotik 18:00etan.

·             Flysch & Karst Mutrikun: Bisita honek erdi aroko antzinako merkataritza-bide batetik barrena eramango gaitu, eta Mutrikuko flyscha eta karsta ezagutzeko aukera izango dugu. Bisita hau autobusean egiten da, zenbait geldialdi izango dituen bidea eginez

·         Debako Santa Maria Parrokia. Santa Mariako Parrokia, monumentu nazional izendatutako parrokia, ezagutzeko aukera izango da larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ordu eta erdiko iraupena du bisitak, Debako Turismo bulegotik hasita.

ABUZTUAK 7 IGANDEA

·             Kostaldea eta bere historia belaontzian: Zumaiako kirol portutik abiatuko da bisita, goizeko 10etan, eta euskal kostaldearen txoko hau ezagutuko dugu. Ingurunearen itsas-historia aberatsa ezagutuko dugu. Bueltakoan, bertako produktuz osatutako aperitiboaz gozatzeko aukera izango dugu.

·             Ibilaldia txalupaz. Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:30etan elkartuko dira bisitariak Zumaiako Txomin Agirre pantalanean. Bisita hau Euskaraz izango da.

·             Harri Bizia: 9:30etan Debako turismo bulegotik edo 10:00etan Lasturko  San Nikolas plazatik abiatzen da ingurune hau ezagutzeko bisita. Bisita honetan harriek hartzen dute protragonismoa. Bisita honetan harriak eskaintzen dituen aukerak ezagutuko ditugu, baita berau landu ostean lortu daitezkeen lanabesak.