GEOPARKEAREN ASTEA OSPATUKO DA MAIATZAREN 19TIK EKAINAREN 4A BITARTEAN

2017/05/17

Ostiralean, hilak 19, emango dio hasiera Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak Europako Geoparkeen Asteari. Zazpigarren edizioa beteko du aurten Deban, Mutrikun eta Zumaian. Ekimen hau Europan egun dauden 69 geoparkeetan egingo da aldi berean, lurralde bakoitzeko ondare geologikoa, naturala eta kulturala herritarrei gerturatzeko helburuarekin.

Aurtengo egitaraua aurkezteko agerraldia egin dute gaur Zumaian hiru udalerrietako alkateek, Oier Korta Zumaiako alkateak, Pedro Bengoetxea Debako alkateak eta Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak. Haiekin batera egon dira Zumaiako Turismo teknikaria, Esti Irureta, eta Geoparkeko arduraduna, Leire Barriuso. Egitarauaren berri eman du Barriusok luze eta zabal eta herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu die. Halaber, agerraldian parte hartu du Zumaiako GKN Driveline enpresako gerenteak, Txomin Oronozek, kostaldeko garbiketan beraien partaidetzari buruzko zehaztasunak emateko.

Albiste osoa eta egitaraua irakurgai HEMEN