Geoparkearen proiektua herritarrei aurkeztuko zaie gaur (asteartea)

2009/07/28

Geoparkeak Mutrikutik hasi eta Getariara arteko eremua hartuko luke kostaldean eta ondare geologiko berezia eta lurraldearen garapen iraunkorraren estrategia kontenplatzen du. Udaletxean egingo da batzarra eta 20:00etan hasiko da.

 

Egindako bideragarritasun planaren ondoren, Zumaiako Udalak herritarrei aurkeztu nahi die Geoparkearen proiektua. Geoparkea ondare geologiko berezia eta lurraldearen garapen iraunkorrerako estrategia kontenplatzen duen lurraldea da. Hala, bailara honetan ere, ikuspegi geologikoaz gain, kultur zein antropologia gaiei lotutako baliabide ugari ditugula ondorioztatu du ikerketak. Aztertu den balizko geoparkearen dimentsioak, Mutrikutik hasi eta Getariara arteko eremua hartuko luke kostaldean, eta Zumaiatik hasi eta Izarraitz mendilerrorainokoa barnealderanzko norantzan.

 

Zumaia, Deba, Mutriku eta Getariako herritarrak


Orain herritarrei aurkeztuko die Zumaiako Udalak proiektua. Udalak, herritarrek egitasmo honen eztabaidan ere parte hartu dezaten nahi du eta horretarako aukera izango dute gaur (uztailak 28, asteartea) udaletxean egingo den batzarrean.  Udaletxeko pleno aretoan egingo da batzarra, 20:00etan hasita. Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu eztabaida honetan parte hartzera. Zumaiakoez gain, Mutriku, Deba eta Getariako herritarrek ere parte hartuko dute batzarrean.