Gero eta gutxiago falta da santelmoetarako
Apirilaren 25etik maiatzaren 4a bitartean santelmoak ospatzeko egitaraua osatu du Udalak.
OSTIRALA 25
19:00 San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzaren kantu kalejira
22:30 Aita Mari aretoan, bertsolariak: Unai Agirre, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Aitor Mendiluze.
Gai-jartzailea: Jon Maia.
23:00 Txosna eremuan kontzertuak: Estala eta Las Tea Party
LARUNBATA 26
11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira.
12:00 San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.
Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.
Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta trikitilarien saioak.
12:15 Dinbi Banda perkusio taldearen kalejira.
13:00 Ondartxo plazan, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantza ikuskizuna. Euria eginez gero, Aita Mari aretoan.
14:30 Torreberrin, herri bazkaria. Ondoren jolasak.
17:30 Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda.
Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Begiratu oinarriak.
18:30 Erriberan hasita The Joselontxo´s txarangaren saioa.
19:00 Kofradian, haurrentzat erromeria.
22:00 Txosna eremuan, kontzertua: Iseka, Siroka, McOnak.
22:30 Kofradian, Jon Urbietarekin disko festa.
IGANDEA 27
9:30 Zumai Txaranga eta gaztetxoen kalejira herrian zehar.
11:00 Arbustain Motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.
11:00etatik 14:00etara Oxford aretoan, Alondegian, Santelmotako XVI. Scalextric txapelketa.
12:30 Trikitxas Bikotearen kalejira.
13:00 Gure Esku Dago taldearen Kantu-jira eta giza-katea.
17:00 Buruhandi eta Erraldoien kalejira, Udaletxetik irtenda.
17:00etatik 19:00etara Scalextric saio gehiago.
18:00 Trikitxas Bikotearen kalejira.
18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan haurrentzat Mugi- mugi berbena
22:00 Txosna eremuan, kontzertua: Eratu eta erromeria, Ingo Al Deu? taldearekin.
22:30 Danborrada Berezia.
22:30 Kofradian, dantzaldia Ezten Giro taldearekin.
Gauerdian Kofradian bandera igotzea Pascual Gomez arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.
Danborra amaitutakoan berbena Ezten Giro taldearekin Kofradiako plazan.
ASTELEHENA 28, SAN TELMO EGUNA
10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.
10:30 Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.
12:30 Ondartxo plazan Gorritiren saioa.
Ordu berean Ondartxon hasita Jagoba eta Maddalen trikitilarien saioa.
17:00 Odieta pilotalekuan, esku pilota partiduak.
17:30 Kantauri plazan Kulkirekin haurrentzat jolasak: Artzainen Kirol Parkea
18:30 Beti Jai fanfarrearen ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar.
19:00 Dantzaldia Kofradian, Orots taldearekin.
22:30 Orots taldearen bigarren emanaldia Kofradian.
OSTIRALA 2
18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Rana eta Pote Txapelketak.
Ordu berean Torreberrin, bertsotan jai herriko bertsolariak.
22:30 Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin
LARUNBATA 3
11:30 Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.
Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XIII. Lehiaketa.
Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa.
12:00 herriko kaleetan Beheko Plaza eta Sestaoko Orfeoia abesbatzen saioa.
12:30 Amaia plazan hasita Incansables txarangaren saioa.
14:30 Txosna eremuan, bazkaria eta kantu saioa.
18:00 Kofradian, haurrentzat Tor Magoaren magia ikuskizuna
18:30 Plazan hasita Incansables txarangaren saioa.
19:30 Kaleetan zehar Pit eta Paten musika eta antzerkia.
22:00 Txosna eremuan, kontzertua: Boots boys, Drop, Bellator
22:30 Kofradian BIDE BATEZ taldearekin dantzaldia.
IGANDEA 4
12:00 Itzurun hondartzan, zaldi lasterketa.
Ordu berean Iraunkorrak txaranga.
Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE elkartearen eskutik, Olagarru-zopa dastatzeko aukera.
17:00 Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Txipli -txapla.
18:00 Trainerillen estropadak, XXXI. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako II. estropada.
Eta Iraunkorrak txarangaren saioa.
19:00 Kofradian, erromeria Basajaun taldearekin.
22:30 Basajaun taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.



