Gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak udan ekartzeko elkarteentzako diru laguntzak
Udal elkarteak 20.654,18 euro bideratuko ditu diru-laguntza horietara, eta haurrak eskualdera ekartzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek aurkez ditzakete beren eskaerak. Eskaerak aurkezteko azken eguan apirilaren 12a izango da.
Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntzak ematea onartu du gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak udan egonaldia egiteko ekartzen dituzten Udal Elkarteko udalerrietako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) irabazi asmorik gabeko elkarteentzat eta, egoitza Udal Elkartean ez izan arren, haurrak Urola Kostako eskualdera ekartzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat.
Dirulaguntza deialdi horrekin Udal Elkarteak egoera horietan dauden herrialdeetako haurrak udan gure eskualdera ekartzea sustatu nahi du. Egonaldi horiek bi helburu nagusi izaten dituzte:
- alde batetik, herrialde horien egoera latza ezagutaraztea eta gure gizarte sentsibilizatzea
- beste alde batetik, gurera etortzen diren haurren osasun egoera zaindu eta onera egitea
Dirulaguntza deialdi horretarako 20.654,18 euro ditu Udal Elkarteak. Dena dela, legegintzaldi honetan Mendebaldeko Saharako haurren aldeko ekimenek lehentasuna izango dute eta haur horien egonaldietarako bi heren erabiliko dira, eta beste herrialdeetako haurren egonaldietarako heren bat.
Dirulaguntzaren deialdia eta oinarriak martxoaren 7an onartu zituen Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira (apirilaren 13an). Egitasmoak aurkezteko epea 30 egunekoa da, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta, beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 12a da.
Dirulaguntza eskaera egiteko hainbat agiri aurkeztu behar dira: elkarteari buruzko agiriak, egitasmoa, aurrekontua...
Argibideak edo oinarriak eskura daude Urola Kostako Udal Elkartearen web orrian. Bestela, Udal Elkartera ere jo liteke:
Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Tel. 943 89 08 08
E-maila: idazkaritza@urolakosta.org
2006tik 2012ra etorritako haurrak
Haurren egonaldiak ekainean hasi eta irailean amaitzen dira eta bi hilabete ingurukoak izan ohi dira.
2006an 43 haur etorri ziren gure eskualdera (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), 2007an beste 43, 2008an 41, 2009an 34, 2010ean 24, 2011n 33 eta 2012an 27. Guztira, 2006tik 2012ra, 245 haurrek egin dute egonaldia gure eskualdean. Honako herrialdeetatik etortzen dira:
- Mendebaldeko Saharatik, Tinduffeko kanpamenduetatik
- Chernobil inguruko herrietatik: Ucrania-ko herrietatik (Irpen, Ivankiv...), 3. graduko erradiazioko eremuetatik
- Errusiako umezurztegietatik
Urte horietan 5 elkartek eskuratu dituzte dirulaguntzak.
Urola Kostako Udal Elkarteak elkarte horien lana eskertu eta goraipatu nahi du, izan ere, borondatezko lana egiten dute. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie haurrak etxean hartzen dituzten familiei, erakusten duten elkartasun eta egiten duten ahaleginarengatik.
Deia eskualdeko familiei
Bide beretik, Udal Elkarteak eskualdeko familiei dei egiten die adibide horri jarraitu eta esperientzia horretan parte har dezaten.
Interesa izanez gero, hona hemen haurrak eskualdera ekartzen dituzten elkarteen izenak eta telefono zenbakiak:
SAHARAUTZ TALDEA, MENDEBALDEKO SAHARAREKIKO ELKARTASUN TALDEA
Tel. 686569033
Maila: txusmanterola@euskalnet.net
CHERNOBILEN LAGUNAK
Tel. 690057672
Maila chernobilenlagunak@yahoo.es
BIKARTE ONGINTZA ELKARTEA
Tel. 660792595
Maila: bikarte@yahoo.es
Web orria: www.bikarte.org
ASOCIACIÓN CHERNOBIL ELKARTEA
Tel. 665717266
Maila: asociacionchernobilelkartea@hotmail.com
Web orria: www.chernobil.org



