Gertu da marea urdina
Biharko ekitaldiekin emango zaie hasiera aurtengo San Telmo jaiei. Asteburu honetan eta astelehenean autobusak Pantxita Etxezarreta kalean egingo dituzte geldialdiak.
Gaurko ekitaldiekin emango zaie hasiera aurtengo San Telmo jaiei. Zehazki, San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzen kontzertua, santelmotako bertso jaialdia eta Indarrap eta Mix6t taldeen emankizunak izango dira festei hasiera emango dietenak.
Santelmoetarako, eta urtero legez, zumaiar guztiei zuzenduta hainbat ekitaldi antolatu dira. Honela, asteburu honetan eta hurrengoan banatutako ekitaldietan izango da festaz gozatzeko tartea: kirola (traineruak, pilota…), musika eta dantza (kontzertuak, txaranga, antzerki musikala…), bertsoak, elizkizunak eta prozesioak, herri bazkaria, hamaiketakoa, danborrada… Bada ondo pasatzeko zer aukeratu.
Autobus geltokietan aldaketak
Santolmo jaietan autobus geltokietan aldaketak izango dira. Asteburu honetan (apirilak 10 eta 11) eta astelehenean, San Telmo egunean (apirilak 12), autobusak ez dira herri barrura sartuko, eta geldialdiak Pantxita Etxezarreta kalean egingo dituzte. Hurrengo asteburuan ere (apirilak 17 eta 18), autobusek Pantxita Etxezarreta kalean egingo dituzte geldialdiak.
Ondo pasatu santelmoak!
Egin festa beldurrik gabe, baina errespetatu bizilagunen atsedena ere!
Egitarau osoa ikusteko egin klik hemen.



