Gertu elkarteak Braderie-Dendak Kalean ospatuko du uztailaren 31ean

2019/07/26

Dendariek, uztailaren 31ean Erribera kalean euren saltokiak jarriko dituzte, horretarako egokituko diren karpetan. Egun osoko egitaraua izango da.

Braderiak izango duen ordutegia honako hau izango da:  10:30etatik 20:30etara.eta ekintza dinamizatzeko progama hau prestatu dute:

 

11:30 Umeentzako "Aurpegi margoketa" 

13:00: Apaxi taldearen eskutik,  antzerki ibiltariaren emanaldia

18:00  Helduentzako makillaje tailerra

18:30  DJ Xabi ibiltaria

 

Bestalde,   erosketak burutzen dituzten bezeroen artean 50€ko 4 erosketa bonoak banatuko dituzte..