Getariako Triatloiak eragina izango du inguruko errepideetako trafikoan

2026/05/22

Une batzuetan itxi egingo dituzte inguruko errepideak, eta autobus zerbitzuan ere eragina izango du kirol probak.

Udaltzaingoak eta antolatzaileek ondorengo oharrak eta irizpideak zabaldu dituzte:

  • Zumaia → Getaria (N-634) itxita (16:00-18:00 bitartean):
    • Zumaiatik → Getariara, Zarauztik bueltan AP-8 errepidea erabiltzea gomendatzen da.
  • Getaria → Zumaia (N-634) zabalik, betiere arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator eta. 
  • UK09, UK10 eta UK11: 16:00etatik 18:00etara Getariako geltokia kenduko da bi noranzkoetan.
  • UK07: Zumaia eta Aizarnazabal arteko zerbitzua bertan behera geratuko da 16:00etatik 18:00etara.