GI-3811 "Artadi (Zumaia)" errepideko ertzetan zuhaitzak moztu behar direla eta, zirkulazioa aldizka itxiko da 2019ko martxoaren 20 eta 29 bitartean

2019/03/18

Trafiko mozketa horiek ondorengo ordutegietan egingo dira: martxoaren 20ean, 21ean eta 22an 8:30etik 13:30era eta l4:30tik 17:30era; hurrengo astean, berriz, martxoaren 25 eta 29 bitartean, 08:30etik 14:30era. Segurtasuna hobetzeko, galtzadaren bi aldeetako hegalak 3 metroko zabaleran, ezpondaren burura arte edo finka partikularren itxitura hesietaraino garbitzea aurreikusten da.

GI-3811 "Artadi (Zumaia)" errepideko ertzetan zuhaitzak moztu behar direla eta, zirkulazioa aldizka itxiko da 2019ko martxoaren 20 eta 29 bitartean. Trafiko mozketa horiek ondorengo ordutegietan egingo dira: martxoaren 20ean, 21ean eta 22an 8:30etik 13:30era eta l4:30etik 17:30era; hurrengo astean, berriz, martxoaren 25 eta 29 bitartean, 08:30etik 14:30era.

Errepidearen erabiltzaileek, aldizkako mozketak horiek direla eta 20 minutu arteko geldialdiak izan ditzakete. Afekzio hori behar bezala seinaleztatuko da.

Galtzadaren bi aldeetako hegalak 3 metroko zabaleran edo ezpondaren burura arte edo finka partikularren itxitura hesietaraino garbitzea aurreikusten da. Horretarako, adarrak moztuko dira eta zuhaitzak kendu, segurtasuna handituz, ikuspena hobetu eta toki gehiago egongo baita.

Lanak Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuko langileek egingo dituzte.

Barkatu eragozpenak.