Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkura ibiltaria ospatu da gaur Zumaian

2018/07/02

Urtero Gipuzkoako herri ezberdin batean egiten den bilkura da hori eta gaurkoan, Zumaiaren txanda izan da berriro, 1979an Gipuzkoako Batzar Nagusia berrezarri zenetik, 1995a izan baitzen horrelako bilkura bat gure herrian ospatu zen azken aldia. Gurekin izan ditugu Batzar Nagusietako lehendakari, Diputatu Nagusi, batzarkide eta herriko hainbat zinegotzi eta dantzari, txistulari zein klarinez lagundutako harreraren ostean, bilkura ibiltariaren gaiak eztabaidatzeari ekin diote udaletxeko pleno aretoan.

Goizeko 10:30ean ekin zaio Zumaian Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkura ibiltariaren ekitaldiari. Gure herrira etorri dira gaurkoan Gipuzkoako agintari politikoak, Batzar Nagusietako lehendakari, Diputatu Nagusi eta batzarkideak, alegia, eta dantzari, txisturali zein klarinez girotutako harrera ostean, herriko zinegotzi eta hainbat gonbidatuekin batera, hasiera eman zaio aipatu ekitaldiari.

Lehenik eta behin, hitza hartu dute Eider Mendoza Batzar Nagusietako lehendakariak eta Oier Korta Zumaiako alkateak (bi hitzaldiak irakurgai behean).

Ondoren, bilkura ibiltariaren gai zerrendari heldu diote.

Eztabaidagai ziren gaurkoan:

  • 1/2018 Foru Dekretu-Araua, Ekainaren 19koa, baliozkotzeari buruzko eztabiada eta bozketa: Sozietateen gaineko zerga, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga, eta zergen Foru Arau orokorra aldatzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoarekinko ekonomia ituna onartzen duen Maiatzaren 23ko 12/2002 legaan Abenduaren 28ko 10/2017 legeak sartu dituen aldaketak haien barruan txertatzeko (2018ko Ekainaren 21eko gaoean argitaratuta)
  • 2019ko Uztailaren 2ko datorren osoko Batzar Ibiltaria egingo den lekuaren izendaketa. (HONDARRIBIA) 

 

Eider Mendoza Batzar Nagusien lehendakariaren hitzaldia

Oier Korta Zumaiako alkatearen hitzaldia