Giro ederrean hasi da 'Euskara, bestela ez gara' zikloa
Joxe Manuel Odriozolaren 'Abertzaleak eta euskara' hitzaldia izango da entzungai datorren asteazkenean, hilak 15, 19:00etatik aurrera Alondegian.
30 bat lagun bildu ziren asteazkenean Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako 'Euskara, bestela ez gara' zikloaren estreinako hitzaldian. Fermin Etxegoien euskara eta estetikari buruz aritu zen, eta hitzaldiaren ondoren, galderak egin eta solasaldirako tartean izan zen. Herritarrek beren galdera eta kezkak azaldu eta iritzia emateko aukera izan zuten. Hitzaldia osoa Baleikek sareratu du, ikusteko klikatu hemen.
Hurrengo hitzaldia, datorren asteazkenean, hilak 15, izango da. Joxe Manuel Odriozolak 'Euskara eta abertzaletasuna' izenburupean eskainiko du hitzaldia. Gainontzeko hitzaldi guztiak bezala, 19:00etatik aurrera Alondegian izango da.



