Giro ederrean ospatu zen Euskal Jai Eguna
Goizean goizetik jende ugari bildu zen herriko kaleetan, eta giro ederra sortu zen.
Ostiralean, hilak 13, Euskal Jai eguna ospatu zen Zumaian, eta giro ederra izan zen egun osoan herriko kaleetan. Goizean goizetik hasita ekitaldi ugari izan ziren. 10:00etan suziria bota zen, eta ordurako, jendea zebilen Alde Zaharrean jarritako artisau azokan. Orduak aurrera joan hala, gero eta jende gehiago irten zen kalera, eta eguerdi alderako Alde Zaharreko kaleak jendez beteta zeuden. 12:00etatik aurrera, San Juan iturrian bertsotan aritu ziren Iratxe Ibarra eta Jexux Mari Irazu.
Eguerdian, 14:30etatik aurrera Herri Bazkaria egin zen Beheko plazan. Arratsaldean, berriz, sagardoz eta musika doinuz bete ziren herriko txokoak sagardo dastaketa eta erromeria izen baitziren 18:00etatik aurrera. Bukatzeko, iluntzean, 22:30etatik aurrera Kupela taldearekin erromeria izan zen Beheko Plazan.
Aurtengoan ere, Udalak festa egun honetan herritarrek izan duten parte hartzea txalotu eta eskertu nahi du. Herritarren parte hartzerik gabe ez zelako posible izango egun hau aurrera ematea.



