Giro ederrean ospatu zen Mamu festa
Pasa den ostiralean Mamu festa egin zuten Ludotekak eta Musika Eskolak elkarrekin. Haur eta gazte guztiak batera ibili ziren kalejiran herrian. Ludotekak eskerrak eman nahi dizkie kalejiran lagundu zieten guraso guztiei, eta ea hurrengo urtean ere giro berdinean edo hobean elkarrekin karnabalak ospatzeko aukera duten.



