Giro ezin hobea Olarro Egunaren X. urteurrena ospatzeko
Goizean goizetik hasita, eguraldia lagun, herriko kaleak jendez beteta izan ziren larunbatean. X. Olarro Eguna ospatu zen, eta olagarroa non nahi izan zen dastagai. Goizean zopan, herri bazkarian arrozarekin, eta arratsaldean botxetetan; era guztierako prestatuta aukeran. Egun osoan zehar Erribera kalea, Beheko plaza, Amaia plaza eta inguruak jendez lepo izan ziren, eta txosnetan ere zuten olagarro guztia saldu zuten. Herri bazkarian ere 600 lagunentzat lekua zen, eta 580 lagunetik gora bildu ziren. Hona hemen eguna iruditan.



