Giro onean ospatu zuten ‘Familia Eguna’ San Juan egoitzan

2010/10/01

Udan zehar hamaika ekitaldi egin dituzte egoitzan, eta udazkenerako ere ekintza desberdinak prestatzen hasiak daude.

 

Joan den larunbatean ospatu zuten ‘Familia Eguna’ San Juan egoitzan. Eguraldiak lagunduta, arratsalde polit eta alaia igaro zuten, eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete bertara hurbildu ziren guztiei.

Udan zehar hainbat ekitaldian

2010eko udan zehar, San Juan Egoitzako egoiliarrentzako zenbait ekintza antolatu dituzte: “Inda-Mendi Elkartekoek bazkaria prestatu ziguten Egoitzan bertan eta Pulpo Elkartera berriz, bazkaltzera joan ginen. Herriko txokoetara irteera gehiago ere egin ditugu, batez ere meriendatzera, horietako batzuk, Kantari plaza, Itzurun taberna, Otezuri, Hogarra, e.a”.

Horiez gain, beste zenbait ekintza kulturaletan parte hartu ahal izan dute egoitzakoek: Algorri Interpretazio Zentrora bisita, Jose Mª Soroaren musika emanaldia, zenbait abesbatza joan dira egoitzara bertara (Hogarreko Koroa, Lasarteko Coro Rociero eta Nagusilaneko Koroa), Zarauzko trikitilariak (Azkue eta Lopetegi), Euskal-Jaia, Tolosako Txilaba Elkartea, e.a. Eta udari amaiera emateko ospatu zuten joan den larunbatean ‘Familia Eguna’.

Udazkenari begira berriz, dagoeneko hasita daude hainbat ekintza prestatzen: “Bazkaria prestatzen ari gara Txoaskiña Elkartean eta baita beste hainbat ekintza ere; puntto txapelketa, gaztaina jana, e.a. Animoa goian mantendu beharra dago eta!”.