Gizarte Foroa, Berdintasun Diagnosiaren hurrengo urratsa
Datorren asteazkenean, martxoak 25, Gizarte Foro ireki bat egingo da Berdintasun Diagnostikoaren baitan eta Zumaiako auzokide eta elkarte guztien ekarpenak jasotzeko asmotan. Foro honen helburu nagusiak dira, diagnosiaren barruan aurretik jasotako datuen analisia eta onarpena egitea, eta udalerrian berdintasuna bultzatzeko ekintza proposamenak biltzea. Asteazkenean, Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzan izango da Foroa, 19:30ean hasita.
Foro honetan, "guztion partaidetza garrantzitsua delako", gonbidapen ireki bat egin nahi die Zumaiako Udalak herritarrei. Parte hartu nahi izanez gero, elkarteren baten ordezkari moduan edota banakakoan, bertan izango zarela konfirmatu besterik ez duzu: gizartelangile2@zumaiakoudala.net – tlfnoa: 943 86 22 00.
Hainbat esparru aztergai
Zumaiako Udala, gizarte zerbitzuen bitartez berdintasun diagnostikoa
egiten ari da. Diagnostiko honen helburua Zumaiako emakume eta gizonen
artean egon daitezkeen desberdintasunak aztertu, arazo eta beharrizanak
identifikatu eta hauek konpontzeko bideak proposatzea da. Horretarako
hainbat esparru ikertuko dira: lana, kirola, kultura, osasungintza,
hezkuntza, hirigintza e.a.
Aipatutako helburua bideratzeko, ekintza desberdinak jarri dira edo
jarriko dira martxan: emakumeen lan taldeak, inkesta zabala, gizarte
foroa eta elkarrizketak.



