Gizarte helburua duten bost elkarteren artean banatu du Udalak komentuko aterpetxearen kudeaketagatik jasotako dirua

2018/03/16

Beheko Plaza Elkartea, Malen Etxea, Aspanogi, Darahli, eta Asociación ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza, izan dira, hain zuzen, dohaintza hori jaso duten elkarteak.

San Jose komentuko aterpetxearen kudeaketagatik 8.500€ jaso ditu aurten Udalak eta iaz egin bezala, diru kopuru hori gizarte helburua duten elkarteen artean banatzea erabaki du. Aurtengoan bost izan dira aipatu dohaintza hori jaso dutenak: Beheko Plaza Elkartea, Malen Etxea, Aspanogi, Darahli, eta Asociación ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza elkartea, hain zuzen.  Lehen lau elkarteek 2000€ko dohaintza jaso dute eta azkenak, aldiz, 500€koa.

Izan ere, iaz bezala, Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen elkartea izan da aterpetxearen kudeaketaren arduraduna. Elkarte hori boluntarioz osatutako irabazi-asmorik gabeko elkartea izanik, aurten ere, kudeaketa guztiz doakoa izan da eta erromesen dohaintzetatik jasotakoaren %30a Udalari eman dio elkarteak gizarte ekintzetara bideratzeko.

Udalak, emandako hitza beteaz, diru laguntza hori aipatutako bost elkarteren artean banatu du, horrela, haien helburuekin bat eginez, ekimen eta dohaintza horien bitartez behar gehien duten pertsonei laguntzen jarraitzeko.