Gizarte Zentroko taberna ostiral honetan zabalduko dute

2011/07/27

Uztailaren 1ean itxi zuten taberna beharrezko ziren garbiketa eta mantenu lanak egiteko. Behin lan horiek burututa, ostiral honetan, uztailak 29, irekiko da berriro taberna.

Beheko Plazako Gizarte zentroko taberna ostiralean zabalduko da berriro. Zerbitzu horrek hainbat aldaketa izango ditu eta aldaketa horiek egin aurretik beharrezkoa ziren garbiketa eta mantenu lanak egiteko itxita izan da hil hasieratik. Orain, behin lanak burututa berriro zabalduko da.