Gizarte zerbitzuak "Nagusiekin eta Nagusientzat" egitarau berezia prestatu du
Ekainaren 14ean hasi eta ekainaren 24 bitartean ekintza ezberdinak antolatuko dira herriko nagusientzat: antzerkiak, hitzaldiak,mezak... Sartu eta ikusi egitaraua!
Ekainean
ASTEARTEA, 14
18:00etan: Alondegian
Bilera informatiboa. Nagusientzat gimnasia. (Hasiera irailean).
19:00etan: Alondegian
Hitzaldia “ACTIVEMOS EL CEREBRO CONTRA LA DEMENCIA”
ASTEAZKENA, 15
18:00etan: Aita Mari aretoan. Antzerkia “ZU GABE” Jubilatu eta pentsionistak dohainik, gonbidapenak hogarrean. Besteak: 3€
OSTIRALA, 17
18:00etan: Hogarrean jokatutako lehiaketetako irabazleei sari
banaketa. Ondoren, patatak Errioxako erara.
IGANDEA, 19
11:00etan: meza Parrokian Beheko Plaza abesbatzak abestuta.
12:00etan: 89 urte beteko dituztenei omenaldia.
ASTEARTEA, 21
17:00etan Zumaiako jubilatu eta pentsionistak “AITZURI” frontoi
berrira bisitan.
Izena emateko: Inscripciones: Aizkorri, 4- Branka. 943 86 22 00 ASTEAZKENA, 22 miercoles
16:00etan: Otezuri egoitzan txokolatada. Gonbidatuta joango dira Brankako Eguneko Zentroko erabiltzaileak.
OSTIRALA, 24
San Juan egoitzan, egoiliar eta Brankako eguneko zentroko
erabiltzaileekin.
11:00etan: Meza
11:45ean HAMAIKETAKOA
Ekainean:
Udaberriko jokoak (mus, punttua, seiko urrea, igela eta toka).



