Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteentzako diru-laguntzen oinarriak onartu ditu Udalak
Pertsona nagusiekin lan egiten duten taldeentzakoei zuzendutako diru-laguntzen oinarriak ere erabaki dira. Bi deialdietara eskariak aurkezteko epea azaroaren 10ean bukatuko da.
Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteentzako diru-laguntzen oinarriek behin-betiko onarpena jaso dute dagoeneko. Irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta daude diru-laguntza hauek eta azaroaren 10ean amaituko da eskariak aurkezteko epea.
Elkarteek honako baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste, diru-laguntza eskuratu ahal izateko: elkartea legez eratua izatea, jarduerak Zumaiako udalerrian edo eskualdean garatzea, irabazi asmorik ez izatea eta helburuak betetzeko lain azpiegitura antolatua izatea, eta beharrezkoa den lan esperientzia egiaztatzea. Horretaz aparte, eta hala badagokio, lurralde mailakoek ere eskatu ahal izango dituzte, beren jarduerek udal-eremua gainditzen dutenean, eta eskabide zein beharrek udalerrian baliabide zehatzen hornidura eskatzen ez dutenean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Diru-laguntza eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Eskaera-orria betea eta ekintzen eskaera orria betea (Eskaera orriak hemen).
- Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakundeen erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria
- Ekintzei buruzko –fitxa, Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko betebehar fiskalak eguneratuta daudela ziurtatzen duen agiria
- Identifikazio Fiskalaren kodearen fotokopia
- Subentzionatzea nahi den programa edo ekintzaren txosten zehatza
- Dirulaguntza eskatzen deneko programaren aurrekontua
- Erakundearen urteko aurrekontua.
Dokumentazio guztia udaletxeko Errolda Nagusian aurkeztu beharko da, azaroaren 10a baino lehen.
Horrekin batera, irekita dago adineko pertsonekin lan egiten duten elkarteei zuzendutako diru-laguntza eskariak egiteko epea ere. Dirulaguntza hauek udalerriko herritarrentzat diren jardueren garapena finantzatzeko izango dira. Kasu honetan ere, azaroaren 10a izango da eskariak aurkezteko azkeneko eguna.
Diru-laguntzen oinarriak eta eskaera orriak hemen aurkituko dituzu.



