Ireki da gizarte zerbitzuen alorrean lanean diharduten elkarteek diru-laguntza eskaera egiteko epea
Maiatzaren 7a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Zumaiako Gizarte-Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei diru-laguntzen barruan 2012 urteko eskaerak egiteko epea zabalik dago dagoeneko. Eskaerak maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira. Klikatu hemen diru-laguntza eskararen oinarriak eta bete beharreko dokumentazioa ikusteko.
Eskaerarekin batera honakoak aurkeztu beharko dira:
a) Diru-laguntzaren eskaera normalizatua, I. Eranskinean ematen denaren modukoa, behar bezala beteta.
b) Jardueraren memoria.
c) Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia.
d) Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta entitateen erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
e) Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia.
f) Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean betetzen direla egiaztatzen duen agiria.
g) Instituzio eta erakundeetan egin diren diru-laguntzaeskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren diru-laguntzena.
h) Zinpeko aitorpena, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, azken xedapenetako seigarrenak arautzen duen ildotik.
i) Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
j) Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.



