Gizarte zerbitzuen arloko elkarte eta erakundeak diruz lagunduko ditu Udalak
Eskaera egin daiteke jada, egoitza elektronikoaren bitartez. Elkarteei beren jarduerak gauzatzeko edo funtzionamendu gastuetarako emango zaie dirulaguntza.
Beste dirulaguntza deialdi bat iragarri du Zumaiako Udalak. Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteek beren jarduerak gauzatzeko edota beren funtzionamendu gastuetarako dirulaguntza eska dezakete maiatzaren 24ra artean, egoitza elektronikoaren bitartez. Deialdiari dagokion eskabidea eta eranskinak sinatuta aurkeztu beharko dituzte interesdunek.



