Gizarte Zentroko taberna itxita
Uztailaren 24a arte izango da itxita, garbiketa eta mantenu lanak egiteko.
Beheko Plazako Gizarte zentroko taberna gaurtik uztailaren 24a arte itxita izango da. Izan ere, zerbitzu horrek hainbat aldaketa izango ditu, eta aldaketa horiek egin aurretik beharrezkoa den garbiketa eta mantenu lanak egin behar dira. Beraz, uztailaren 24an irekiko da berriro taberna.



