Gizakiak haitzen gainean eginiko horma artifiziala erretiratu da
Eraispenaren kostua telesailaren HBO ekoiztetxeak hartuko du bere gain. Era berean, HBO berak konpromisoa ere hartu du eremu honetan egiten diren gainerako egokitzapenak bere jatorrizko izaerara bueltatzeko.
Game Of thrones telesailaren ekoiztetxeak horma hori kentzeko eskatu zion kostaldearen ardura duen Espainiako Ingurumen Ministerioari, haiei baitagokie eremu horren eskumena eta erabakimena. Pareta hori kentzea dagoeneko Ingurumen Ministerioak hartutako erabaki aldaezin bat zenez, Game of Thrones telesailaren grabaketak eraispena aurreratu baino ez du egin. Horma hori botatzean, haitz ingurune horren jatorrizko izaera berreskuratuko da.



