Global training 2013 programaren bidez 10 beka emango dira atzerrian lanbide-praktikak egiteko
Global training nazioarteko mugikortasun programak 30 urte baino gutxiago duten gazteei eta unibertsitate eta goi-mailako lanbide heziketa egina dutenei aukera ematen die atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutako 6 hilabeteko praktikak egiteko.
Global Training 20013 Eusko Jaurlaritzak, Garapen Elkarteak (Urola Kostako Udal Elkartea elkarte horretako kide da) eta Donostiako Sustapenak bideratutako egitasmoa da.
GLOBAL TRAINING programaren barruan, Garapen Elkarteak 10 beka bideratuko ditu gazteentzat, atzerrian lanbide-praktikak egiteko. Helburua da gazteen profesionalizazioa eta nazioartekotzea sustatzea.
Global training nazioarteko mugikortasun programak 30 urte baino gutxiago duten gazteei eta unibertsitate eta goi-mailako lanbide heziketa egina dutenei aukera ematen die atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutako 6 hilabeteko praktikak egiteko.
Programa hori Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatutakoa da.
Beken helburua: atzerrian lanbide-praktikak egitea
Iraupena: 6 hilabete
Dirulaguntza:1.124,77€
Herrialdeak: Europa (Frantzia, Irlanda, Italia, Erresuma Batua…) eta Latinoamerika (Brasil, Mexiko, Brasil…).
Profil profesionalak: ekonomia, ingeniaritza, soziologia, turismo, biologia, gizarte lan edota psikologia lizentziatuak; elektronika, automatizazioa, mekanikoa goi mailako teknikariak.
Izena emateko epea: ekainaren 14tik uztailaren 15era.
Informazio saioa
Gure eskualdean Urola Kostako Udal Elkarteak bideratuko ditu eskaerak. Horretarako, programari buruzko argibideak eta azalpenak emateko, informazio-saio bat egingo da:
Eguna: ekainak 25
Ordua
10:00-11:00 euskaraz
13:00-14:00 gaztelaniaz
Lekua: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Informazio gehiago: Urola Kostako Udal Elkartea; Telefonoa: 943890808 (Aintzane)



