GO!AZEN antzerki emanaldiaren bi saio eskainiko dira aurten ere

2017/11/21

Aipatu emanaldiak abenduaren 23an egingo dira Maria eta Joseko aretoan, 17:30ean lehena eta 19:30ean bigarrena. Sarrerak azaroaren 27an jarriko dira salgai Oxford aretoan eta Aitzuri pilotalekuan 18:00etatik aurrera guztiak agortu arte.

Datorren abenduaren 23an haurrei zuzendutako Go!azen antzezlana eskainiko da Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian. Antzerkiak haurren artean duen arrakasta dela eta, iaz egin bezala, Udalak bi saio antolatzea erabaki du, 17:30ean bata eta 19:30ean bestea.

Emanaldirako sarrerak salgai egongo dira azaroaren 27an, 18:00etatik aurrera Oxford aretoan eta Aitzuri pilotalekuan, guztiak agortu arte. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu eta bakoitzaren prezioa 6€koa izango da.

Aurten gainera, berrikuntza gisa, bigarren saioaren ostean argazki txokoa egingo da antzezle eta haurrekin, hau da, umeek aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.