Go!azen antzerki emanaldiaren sarrerak salgai Alondegiako bulegoetan
Interesdunek abenduaren 1a arte (edo guztiak agortu arte) erosi ahal izango dituzte bertan11:00-13:00 bitartean. Aitzuri pilotalekuan ez da sarrerarik salduko.
Datorren abenduaren 23an 7 urtetik gorako haur eta gaztetxoei zuzendutako Go!azen antzezlana eskainiko da Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian. Antzerkiak duen arrakasta dela eta, iaz egin bezala, Udalak bi saio antolatzea erabaki du, 17:30ean bata eta 19:30ean bestea. Gainera, aurten, berrikuntza gisa, bigarren saioaren ostean argazki txokoa egingo da antzezle eta haurrekin, hau da, umeek aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.
Emanaldirako sarrerak salgai egongo dira Alondegia Kultur Etxeko bulegoetan abenduaren 1a arte (edo guztiak agortu arte), 11:00etatik 13:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu eta bakoitzaren prezioa 6€koa izango da.



