Go!azen antzerki emanaldiaren sarrerak salgai egongo dira gaur Oxford aretoan eta Aitzuri pilotalekuan

2017/11/27

18:00etatik 19:30era (edo guztiak agortu arte) eskuratu ahal izango dira, bakoitza 6€tan eta pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.

Datorren abenduaren 23an 7 urtetik gorako haur eta gaztetxoei zuzendutako Go!azen antzezlana eskainiko da Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian. Antzerkiak duen arrakasta dela eta, iaz egin bezala, Udalak bi saio antolatzea erabaki du, 17:30ean bata eta 19:30ean bestea.

Emanaldirako sarrerak salgai egongo dira gaur, 18:00etatik 19:30era (edo guztiak agortu arte) Oxford aretoan eta Aitzuri pilotalekuan. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu eta bakoitzaren prezioa 6€koa izango da.