GO!AZEN SAIORAKO SARRERAK SALGAI IZANGO DIRA BIHAR ALONDEGIAN
Datorren hilaren 22an haurrei zuzendutako Go!azen saio arrakastatsua eskainiko da Aita Mari Antzokian. Antzerkiak izan duen eskari handia dela eta, bi saio eskainiko dira, 12:00etan bata eta 16:30ean bestea.
Sarrerak salgai egongo dira bihar Oxford aretoan 17:30etik aurrera guztiak agortu arte.
Sarrerak 3€ balioko ditu eta gehienez, pertsonako 4 erosi ahal izango dira.
Era berean, antzerki emanaldiaz gozatzeko Alondegiatik hainbat ohar helarazi dira guraso eta arduradunentzat:
- Tarteko alferrikako jarleku hutsik ez utzi.
- Txamarrak edo trasteak uzteko jarlekurik ez erabili.
- Antzezlanetan artistak eta ingurukoak errespetatzeko goxokiak ez jan.
Hori guztia errespetatuz gero ziur umeek eta ez hain ume direnek ere festa zoragarria igaroko dugula!



