Gobernu Plana aurkeztuko die Udal Gobernuak herritarrei ostegunean, otsailaren 20an

2020/02/17

Datozen lau urtetan jorratu asmo dituzten proiektuen berri emango dute Udal Gobernua osatzen duten bederatzi zinegotziek. Arratsaldeko 18:30ean izango da ekitaldia, Alondegiko Oxford aretoan.

98 proiektu eta ekimenek osatzen dute Gobernu Plana. Zumaia “bizitzeko moduko herria” izatea da Udal Gobernuaren helburua, eta zumaiarrekiko duten konpromisoa azaldu nahi die herritarrei osteguneko saioan. Bete asmo dituzten neurrien nondik norakoak azaltzeaz gain, proiektuen jarraipenerako sortutako tresna berria ere aurkeztuko dute.

Euskaraz izango da ekitaldia, baina aldi berean gaztelaniaz entzuteko aukera izango da, itzultzaile sistemari esker.

Gobernu Planaren aurkezpenera gerturatzeko gonbita luzatzen die Udal Gobernuak herritarrei.