GORPUTZAK ERAKUSKETA BERRIA ALONDEGIAN

2017/04/27

Apirilaren 28tik maiatzaren 14a arte ikusgai egongo dira Oxford aretoan Jose Luis Elexpe eskultorearen eta Olatz Goiburu pintorearen lanak.

Ostiralean arratsaldeko 19:00etan zabalduko da Alondegiako Oxford aretoan  Jose Luis Elexpe eskultorearen eta Olatz Goiburu pintorearen erakusketa berria.

Jose Luis Elexpe “Pelex”, usurbildarra da izatez eta Olatz Goiburu, aldiz, legazpiarra, nahiz eta orain, Zumaian bizi den. Elkalanean landutako erakusketa horrek, bien teknika nahasiak erabiliz sortutako emaitzak azaltzen ditu, betiere, Gorputzak gaia ardatz hartuta, noski.

Erakusketa apirilaren 28tik maiatzaren 14ra bitartean egongo da ikusgai astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa izango da.