Greba Orokorraren egunean gutxieneko zerbitzuak bada ere bermatuko dira Zumaiako Udalean
Erregistro orokorreko zerbitzua Udaltzaingoan bada ere emango da.
Zumaiako Udaleko ordezkaritza sindikalak bat egiten du, biharko, urtarrilaren 27rako ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Espainiako Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka deitu duten greba orokor deialdiarekin. Beraz, Zumaiako Udalean gutxieneko zerbitzuan, behintzat, bermatuko dira. Gutxieneko zerbitzu horiek bermatzeko Udaltzaingoan bada ere emango da erregistro orokorreko zerbitzua. Greba egiteko asmoa duten langileei elkartasuna adierazteaz gain, gutxieneko zerbitzu horien bitartez Zumaiako Udalak bermatzen du erregistro zerbitzua erabiltzeko herritarrek duten eskubidea.



