Gaur, hilak 5, asteazkena, 'Arnasak' kontzertua eskainiko dute Mendizabal eta Furundarenak
Musika Jaialdiaren baitan eskainiko dute kontzertua. Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak eskainiko duten emanaldia 20:00etatik aurrera izango da Mari kalean.
Garikoitz Mendizabal - Aitor Furundarena: 'Arnasak'
Arnasa izaki bizidunen funtzio nagusienetakoa da, oinarrizkoena, nahiz ikustezin eta ukiezin izan. Bizitzara jaiotzen garenean, horixe da gizakiok bizirik irauteko egiten dugun lehen gauza, eta hortik aurrera, hil arte gure erritmo bitalak markatuko dituen hatsaren konpasetan murgiltzen gara, bizitza bera melodia bat balitz bezala eta gu horren interpreteak.
Arnasa, bestalde, izpiritua ere bada, arimaren eta etorriaren indar eragilea, harmonia eta orekaren iturria.
Arnasak izeneko lan honek, modu sotil bezain eder eta adierazkorrean, bi tresna eta tresna-jotzaileren arteko uztarketa esanguratsua islatzen du. Aitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek, esku-soinua eta txistua elkarren artean osatuz, maila handiko konposizioak aurkezten dizkigute, patxada, alaitasuna, hausnarketa eta dantzagarritasuna bertako sustraietatik izaera unibertsalera barreiatzen direnak.
EGITARAUA
1. Aria
Goldberg bariazioak BWV 988
2. Lehen bariazioa
Goldberg bariazioak BWV 988
3. Allemande
Suite frantsesa do minorrean BWV 813
4. Befiehl du deine Wege
San Mateoren Pasioko korala BWV 244
5. Preludioa si minorrean
Ongi tenperatutako klabezina BWV 846
6. Gottes Zeit ist die allerbeste Zeit (transkripzioa: G. Kurtág)
BWV 106 Kantata (Actus Tragicus)
7. Preludioa do maiorrean
Ongi tenperatutako klabezina BWV 846
8. Hamairugarren bariazioa
Goldberg bariazioak BWV 988
9. Aria
Orkestrarako 3. suitea re maiorrean BWV 1068
10. Allemande - Ragtime
Suite frantsesa do minorrean BWV 813



