Guraso eskolak ez dira bihar hasiko

2011/01/26

Greba Orokorra dela-eta, lehen saioa otsailaren 3an egingo da.

 

Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuek eta Hezkuntza sailak Guraso eskolak antolatu ditu. Lehen saioa bihar, urtarrilak 27, zen egitekoa zen, baina otsailaren 3an emango zaio hasiera. Izan ere, Greba Orokorra deitu dute ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Espainiako Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka. Beraz, Guraso eskolen hasiera otsailaren 3an, 15:00etan hasiko dira. 6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzako ikastaroa 15:00etatik 16:30etara izango da.

Ondoren, 17:00 etatik 18:30etara 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzako saioak zeuden antolatuta, baina talderik ez denez osatu, bertan behera gelditu dira saio horiek.

Eskola horiek, batez ere, adin horietako haur eta nerabeekin diziplina eta  komunikazioa nola landu aztertuko da, eta Joxe Amiama aditua izango da eskolak emango dituena.