Guraso eskolak haur eta nerabeen gurasoentzat

2014/01/21

Otsailaren 3tik martxoaren 10era bitartean, astelehenero izango dira saioak. Alde batetik, 15:00etatik 16:30ak bitartean 6-12 urte bitarteko haurren gurasoentzako saioak izango dira. Ondoren, 18:00etatik 19:30ak bitartean, 12-18 urte bitarteko nerabeen gurasoentzako txanda izango da. Izen emate epea zabalik da urtarrilaren 30a bitartean. Saioak Beatriz Irasuegi pedagogoak zuzenduko ditu.

 

Zumaiako Hezkuntza Sailak eta Gizarte zerbitzuek elkarlanean, Guraso eskolak antolatu dituzte. Otsailaren 3tik martxoaren 10era bitartean astelehenero izango dira saioak, eta izen emate epea zabalik dago urtarrilaren 30a bitartean. Saio guztiak Beatriz Irasuegi pedagogoak zuzenduko ditu.

 

Guraso eskolak bi taldetan banatuta emango dira. Alde batetik, 6-12 urte bitarteko gaztetxoen gurasoentzako izango dira saioak, astelehenetan 15:00etatik 16:30etara bitartean, eta euskaraz izango dira. Hala ere, nahikoa izango da euskaraz ulertzeko gaitasuna izatea. Gero, parte hartzaileek beren ekarpenak edo saioan parte hartzeko gaztelera ere erabili ahalko baitute. Izen ematea ikastetxeen bidez egin beharko da, eta izen emate orria eta matrikula ordaindu izanaren agiria entregatu beharko dira. 

 

12-18 urte bitarteko  nerabeen gurasoentzat zuzenduriko saioak, berriz, astelehenetan baina 18:00etatik 19:30etara bitartean izango dira. Hizkuntza, berriz, ikastaroaren hasieran erabakiko dute parte hartzaileek zein izango den. Izen ematea Gizarte zerbitzuetan egin beharko da kasu horretan, eta izen emate orria eta matrikula ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko dira. 

 

Hona hemen bi saioetako informazio osoa kontsultatzeko:  

6-12 URTE BITARTEKO HAURREN HEZIKETA

12-18 URTE BITARTEKO NERABEZARI ERA GAZTEEN HEZIKETA