Guraso eskolak izango dira otsaila eta martxoan

2012/01/17

Haur eta nerabeekin izan beharreko diziplina eta komunikazioa lantzeko bi guraso eskola izango dira otsailean hasita. Izen ematea ikastetxeen bidez banatuko diren eskuorrien bidez egingo da, urtarrilaren 23a bitartean.

6 eta 12 urte zein 12-18 urte bitarteko haur eta nerabeekin izan beharreko komunikazioa eta diziplina eta beraiekin izan ber komunikazioa lantzeko Guraso Eskolak antolatu dituzte Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Hezkuntza Sailak elkarlanean.

Bi Guraso eskola izango dira, adin tarte bakoitzari egokituta bakoitza. Otsailaren 9,16, 23 eta martxoaren 1 eta 8an izango dira eskolak, 15:00etatik 16:30ak bitartean, 6 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat zuzendua izango da; eta 17:00etatik 18:30etara, berriz, 12-18 urte bitarteko nerabeen gurasoentzat izango da. Bi eskoletan Joxe Amiama eta Izar Arregi adituak izango dira saioen gidariak. Saio guztiak Brankan (Gizarte Zerbitzuen egoitzan) izango dira.

Izen emateko epea, dagoeneko irekita dago urtarrilaren 23a arte, eta ikastetxeen bidez egingo da. Ikastetxeetan haur eta nerabeei eman zaie Guraso Eskolen informazioa eta izen emate orria. Informazio gehiago nahi duenak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo Hezkuntza Sailean dezake.